Kalejira erraldoia herrian zehar

Musika eskoletako. Ikasle eta irakasleek hartuko dute parte gaur arratsaldeko kalejiran. /  ETXEBERRIA
Musika eskoletako. Ikasle eta irakasleek hartuko dute parte gaur arratsaldeko kalejiran. / ETXEBERRIA

Gaur arratsaldean Orio eta Zarauzko musika eskoletako ikasle eta irakasleekin | Herrian barrena egingo dute bostetatik aurrera, 'Itsasotik Herrira' ekimenaren egitarauari jarraipena emanaz

DV ORIO.

Itsasotik Herrira ekimenaren barruan hiru jarduera izango dira gaur arratsaldean Orion, eta egitaraua zabaltzeko, 17:00etan kalejira erraldoia egingo dute herrian barrena Orio eta Zarauzko musika eskoletako ikasle eta irakasleek, bi herrietako erraldoiekin eta buruhandiekin. Ondoren, 18:00etan, Didau taldeak haurrentzako antzerkia antzeztuko du herriko plazan: 'Beldartxo jatuna', eta 19:00etan, Kosta Gastronomika programaren barruan bisigua erretzeari buruzko 'master class' bat izango da. Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik 943835 565 telefonora deituta edo webgune honetan:www.urolakosta.eus/eu/itsasotik-herrira.

Eragile eta jende askok egin du lan egitarau potentea antolatzeko, eta ez bakarrik Orion, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Aiarako ere. Orioko egitarauak batipat musika arloa goraipatu nahi du, baina baita ere bisigua erretzeko aholku batzuk emango dira, eta haurrek ere beren txokoa izando dute antzerkiarekin. Helburua, alor desberdinetan diharduten ahalik eta enpresa, entitate eta profesional gehienak identifikatu, ezagutzera eman eta beren jarduera balioestea, guztien arteko sare bat eratzea, eta sektorea profesionalizatzea dira. Bi egunetan zehar, itsasaldeko sormen, kultura eta gastronomia nabarmenduko dira. Bi egunez, eskualdeko 5 herritan, 30 ekimen baino gehiago eskainiko dira. Antolatzaileek lan handia egin dute guztia prestatzeko garaian, sormena bultzatzeko arlo guztietan. Ea herritarrek laguntzen duten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos