Jubilatuek bidaia prestatu dute Frantziara datorren urriak 25etik 28ra

J.M. ZUBIAURREGETARIA.

Getariako jubilatuen eta ezinduen elkarteak Narbonara, Frantziara, irteera antolatu du eta urriaren 25etik 28ra luzatuko da. Besteak beste, Narbona eta Beriers hiriak, Canal du Midi ibaia, Terra Vineako kobak eta Frontfroide abadia bisitatuko dituzte.

Bidaiak pertsonako 472 euro balio ditu eta salneurri horren barruan sartzen dira besteak beste hotela, bazkariak, bidaiak eta bisitak. Izena Laboral Kutxan eman behar da urriaren 20a baino lehen.