Secciones
Servicios
Destacamos
JOSU ARANBERRI
USUSRBIL.
Sábado, 25 de mayo 2019, 00:31
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Usurbil Futbol Taldeko 1. jubenil mailako taldeak Kopa txapelketako finalerdia jokatuko du gaur arratsaldeko 17.00etan hasita Harane futbol zelaian Lengokoak taldearen aurka. Kopa txapelketako ligaxkan 1. postua eskuratu ostean, pixkanaka-pixkanaka bere bidea egiten ari da herriko futbol taldea eta datorren asteburuan jokatuko den finala jokatzeko txartela jokoan izango dute gaur arratsaldean Haranen.
Final zortzirenetan 3 eta 0 irabazi zuten Oiartzunen aurka Haranen eta pasa den larunbatean ere garaipena lortu zuten Oñatiko Aloña Mendi taldearen aurka final laurdenetan. 1-o irabazten hasi ziren eta oñatiarrek berdinketa gola sartu bazuten ere, berriz ere aurretik jartzea lortu zuten usurbildarrek.
Beraz, duela hilabete batzuk igoera fasean sartu ez izanaren arantza kentzen ari dira herriko jokalari gazteak. Orduan, ligako azken neurketan garaipena beharrezkoa zuten Ostadarren aurka Haranen igoera fasea jokatu ahal izateko, baina galdu ostean, Kopa txapelketa jokatzearekin konformatu behar izan zuten.
1. Erregional mailako taldeari dagokionez, berriz, maila berean jarraituko du datorren denboraldian ere. Izan ere, pasa den larunbatean garaipena behar beharrezkoa zuten igoerarako promozioa jokatzeko aukera ematen zuen hirugarren postua eskuratu ahal izateko, baina herriko taldeak 1-1 berdindu zuen Axular liderraren aurka.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.