Joxe Mari Lertxundiren iragana gogoratuz liburuaren aurkezpena, gaur

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu berri du Auspoa saileko 336.zenbakia, 'Iragana gogoratuz', Joxe Mari Lertxundirena (1932, Aia). Beste Joxemari bat, Iriondo, izan da edizioaren arduraduna.

Joxe Mari Lertxundi, bertsolaria izateaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko langile izana da, hain zuzen Diputazioaren Laurgain etxearen zaintzaile izan da urte askotan (1965etik 1998ra) eta liburu honetan jasotzen ditu urte horietako bere oroitzapenak. Aian bizi da eta 86 urte ditu.

Gaur iluntzeko 19:00etan, Aiako udaletxean aurkezpen ekitaldi «xume» bat egingo da eta herritarrak eta interesa duzuen guztiak ekitaldira gonbidatuta geratzen zarete.