Ate joka badatoz Salbatore Jaiak 2019

Konpartsa. Bi urtetik behin izaten da eta aurten 80ko hamarkadatik abiatuko dira. / AMAXKAR
Konpartsa. Bi urtetik behin izaten da eta aurten 80ko hamarkadatik abiatuko dira. / AMAXKAR

Bihartik larunbatera sei egunetan festa giroa nagusituko da herrian

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Gazteen egunarekin ekingo zaio aurtengo Salbatore Jaiei, bihartik larunbateraino egitarau zabala prestatu ondoren. Sei egunetan denetarik topa dezakete getariarrek eta bertaratzen direnak, haur, gazte zein heldu jai giroan murgilduko da ondorengo egunetan.

Bihar 11:00etan paella lehiaketak zabalduko du egitaraua txosnagunean. Eguerdian txosnaguneko txupinazoa eta irekiera egingo da. 12:00etan jaiei hasiera emateko Haurren Txupinazoa botako da udaletxeko balkoitik, eta jarraian Getariako buruhandiak, Gazte Alaiak txistulariekin, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.

14:30ean gazteen herri-bazkaria hasiko da, Harritarten. Jarraian, txosnagunetik abiatuta, Koadrilen arteko jolasak Heriotzaren Karrotxarangak lagunduta, kalez kale. 16:00ak eta 20:00ak bitartean,haur parkea frontoian eta plazan.

20:00etan brindis feminista txosnetan. 23:00etan toki berean, kontzertuak hasiko dira, Tokan2LaPolla eta Ze esatek.

23 :00etan Laiotz taldearekin dantzaldia, plazan. Gauerdian, Ikurrinaren Goratzea eta txupinazoa. Urritza Elkarteak igoko du bandera, herriko Abesbatzak eta Musika Bandak lagunduta. Ondoren, Laiotz musika taldearekin dantzaldia, plazan.

Salbatore Eguna

Asteartea, abuztuak 6, Salbatore Eguna izango da. 9:30etan Getariako Musika Bandaren diana. 11:00etan Meza Nagusia, Getariako Abesbatzak abestuta. 12:30ean Ohorezko Aurreskua, udaletxe aurrean eta ondoren 12:45ean, Getariako Musika Bandaren kontzertua, Harritarten.

Arratsaldeko 17:00etan, Txosnen irekiera. 17:30etan, Salbatore Deunaren XXII. Pilota Txapelketako finalak frontoian, Gure Txeruk antolatuta. 18:00etan, Zirika Zirkus ... Danz Jolas Jaia, plazan, haur-animazioa, jolasak, dantzak..., plazan.

23:00etan, Getariako konpartsaren emanaldia hasiko da, '80ko hamarkada' abiapuntu hartuta. Koreografiak Isaak Aranberrik egin ditu. Antolatzaileek diotenez, «inoizko konpartsarik jendetsuena izango da, adin ezberdinetako herritarrak ikusiko ditugu dantzan, eta beraz, giro aparta espero da Salbatore egunerako Getarian. Konpartsa egunean zehar, 80ko hamarkadako arropak jantzi eta kolore zein musika eztandarekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu».

Ondoren, 80ko hamarkadako festa DJ Makalarekin, plazan. DJak, txosnetan honakoak izango dira, Unia, Mario Azurza eta Arizonako Billy.