JENDE ASKO LANDARE AZOKAN

JENDE ASKO LANDARE AZOKAN

Euri tanta batzuk bota arren, jendetza hurbildu zen atzo egun guztian zehar Iturrarango Lorategi Botanikoan asteburuan ospatzen den Landare Berezien 17. Azokara. Aurtengoan 50 mintegik hartzen dute parte, kontinente guztietako landareak ikusi eta erosi daitezkeelarik, horietako asko landare ezezagunak. Gaur ere azoka zabalik izango da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara. Bertaratzeko oso erraza da. Autobusa hartu daiteke Orion bertan, kotxea Txurrukan utzita. Azokara sarrera 4 eurotakoa da.