Borrar
Saria. Ibon Huegun, Orio Arraun Elkarteko lehendakaria, eta Javier Puertas bera (eskubitik bigarrena) izan ziren Banyolas-en. DV
Javier Puertasen arraun ibilbidea saritua Banyolasen

Javier Puertasen arraun ibilbidea saritua Banyolasen

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 1 de mayo 2019, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den asteburuan, Banyoles, Gironan, aulki mugikorreko estropada ospetsuak jokatu ziren eta bertan Javier Puertas (Orio AE) saritua izan zen, 'Orden de Pedro Abreu' saria jaso zuelarik. Pedro Abreuren oroimena ohoratzeko, arraun kirola dignifikatzeko lana egin duten pertsona eta elkarteak saritzeko helburuarekin sortu zen sari hau 2012an.

Aurten, Javier Puertas izan da saritua. 1971 urtean hasi arraunean eta oraindik konpetitzen jarraitzen du. Ez da marka makala. Aulki Mugikorrean eta mundu mailan lortutako emaitzak besteak-beste: zortzikoan urrea Munduko Txapelketan pisu arineko senior mailan (Bled-Slovenija 1979); zortzikoan zilarra Munduko Txapelketan pisu arineko senior mailan(Amsterdam 1977); zortzikoan brontzea Munduko Txapelketan pisu arineko senior mailan (Luzerna 1982); Lemazain Gabeko Bikoan zilarra Beterano Munduko Txapelketan (Vichy 2003).

Bestalde, 26 Espainiako Txapelketa lortuak ditu. Nababermentzekoa da bere diziplina aniztasuna. Tosta arraunketako hiru modalitatetan txapeldun izan da: batela, trainerila eta traineruan. Arraunketa Olinpikoan aldiz, sei modalitate desberdinetan izan da txapeldun.

Aipamen honetan, goi mailan lortutako 'Domina-Urrea-Txapelketak' azaldu dira bakarrik. Lortutako podium postuak gehiago dira. Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketa ugari gehitu behar zaizkio eta Trainerutako Estropada, Trofeo eta Bandera ugari ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios