Jaietan herritik ateratzeko autoek Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

San Pedro jaiak direla-eta, ibilgailuen zirkulazioan hainbat aldaketa egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Honela, gogoratzen dute festetako lau egunetan herriko plaza itxita izango dela ibilgailuentzat. Beraz, astelehena, uztailak 1, arratsaldeko 19.00ak arte, itxita izango da zirkulazioarentzat herriko plaza.

Era berean, kaian zirkulazioarentzat norabidea aldatu egiten da. Ibilgailuak moilatik barrena sartuko dira herrira eta debekatua izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko. Herritik ateratzeko, nahitanahiez, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.