Aia
Jaiak hasteko irrikitan daude AianAtzo gazteen eguna izan zen eta eguraldi ona lagun zutelarik, primerako giroa sortu zen antolatutako ekitaldi deberdinetan
Ume handien jokuak arrakastatsuak izan dira aurten ere gazte egunea. Lagun ugari bildu ziren taldeka antolatutako joku desberdinetan parte hartzeko asmoz. Giro aparta sortu zuten eta ikusleek gozatu zuten. Goizeko
Publicidad
Aurreti txosnen irekiera izan zen eta jokoak burutzen zituzten bitartean, paella prestaketa aurrera joan lehiaketan aprte hartuz uten lagun artean. Gero, indarrak berreskuratzeko paella horiek dastatzeko aukera izan zuten atzoko Aiara hurbildu zirenek bazkarian parte hartzeko asmoz.
Arratsaldean Elektro Txufla txarangarekin dantza saio ba-tzuk egiteko aukera izan zuten eta abesteko ere bai. Gauean berriz, Nafarroa 1512, Skarregekasko eta Latxama taldeen kontzertua izan zen. Ondoren, DJ Bon aritu zen goizaldera arte
Gaur berriz, eguerdi aprteran, Aiako Bolo txapelketa federatuentzat eta herritarrentzat antoaltu da herriko bolatokian jokatuko da.
San Donato eta San Lorentzo jaien hasiera ofiziala asteazkenhonetan, abuztuak 6, izango da. Egun horretarako arratsaldeko 18:30ean txupinazoa sopresarekin iragarri dute, jaiei hasiera emateko. Jarraian, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin egingo da herriko kaleetan zehar.
Gaueko 21:30ean berriz, herri afaria antolatu dute Izer eta Alaiber trikitilariek alaituta goizaldera arte. Festak igandeera arte luzatuko dira Aian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión