Izena emateko epea zabalduko du Haurreskolak datorren asteartean

Haurreskola ezagutu nahi dutenek bihar dute horretarako aukera ate irekien egunarekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren asteartean, urriaren 1ean zabalduko da eta irekita egongo da urriaren 9ra arte. Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du. Orain matrikulatzen diren haurrak abendutik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Izena emateko ordutegia ondorengoa izango da: goizez, 09.30tik 11.00etara, eta arratsaldez, 13.30tik 15.00etara.

Bihar, ate irekiak

Bihar, astelehena, irailaren 30a, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17.00etatik 18.00etara.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolarahurbildu zaitezkete. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, 943.890625 zenbakian; edo mezu bat idatzi mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbide elektronikora.