Borrar
Prozesioa. Ixidro Deunaren irudia ermita kanpora ateratzen dute urtero maiatzaren 15ean. AMAXKAR
Ixidro Deunaren festak prestatu dituzte Meagako auzoan

Ixidro Deunaren festak prestatu dituzte Meagako auzoan

Maiatzak 15etik 19ra luzatuko da jai giroa lau egunetako egitarauarekin

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 12 de mayo 2019, 01:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren asteazkenean, maiatzak 15, Ixidro Deunaren Eguna ospatzen da eta Mian festa giroa zabaltzen hasiko da igandera bitartean luzatuko den jai egitarauarekin. Dena prest dute dagoeneko auzoko antolatzaileek eta orain herritarrak bertaratu eta ondo pasatzea besterik ez da geratzen.

Asteazken goizean ekingo zaio jaiari, 11:00etan txupinazoa eta ikurrinaren igoerak iragarriko du festak abiatu direla. Hortik aurrera Zarauzko txistulariekin alborada eta kalejira izango dira auzoak. 11:30ean bertako ermitan Meza eta ondoren Ixidro Deunaren irudiarekin urteroko prozesioa.

Jarraian, auzoko adinduen omenaldia egingo da eta aurten hautatutakoak Inaxi Zulaika eta Joxe Mari Esnal izango dira. Omenaldia amaitzean, txakolina eta txerriki errea edan eta jateko. Eguerdirako berriz gosetuta egongo direlakoan auzotar adinduen bazkaria Azkue jatetxean, 14:00etan hasita. Ixidro Deunaren egunari amaiera egokia emateko gaueko 23:00etan emango zaio hasiera erromeriari, Izen eta Alabierrekin.

Asteburura begira

Asteazkenetik ostiralera pasako da jai egitaraua, osteguna atseden hartuta. Maiatzak 17, ostiralean, gaueko 21:00etan bertso-afaria antolatu da, Artelatz elkartean. Bertan kantuan izango diren bertsolariak Julio Soto eta Amets Arzallus izango dira. Ondoren, gazteen eskutik musika eta festa aspertu arte iragartzen dute antolatzaileek.

Maiatzak 18an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan hasiko da eguneko egitaraua. Ume jolasak, puzgarriak (eguraldi ona bada) eta goxokiak txikienentzat prest izango dira. 17:30ean toka txapelketa. Gaueko 21:00etan gazte eta helduen afaria, Azkue jatetxean eta gero 23:00ak inguruan hasita Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria. Indarrak berritzeko, goizaldera, txokolate beroa eskainiko da.

Igandean, maiatzaren 19an, festen azken eguna ospatuko dute Mian. Eguerdiko 12:00etan patata tortilla lehiaketa. Bertan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira; bikotekide bat, elkartekoa edo getariarra izan behar du. Etxetik ekarritako patata tortilla 12:00etatik 12:30etara aurkeztu beharko da. Derrigorrezko osagaiak hauek izango ditu patata tortillak, sei arrautza eta patatak. Gainerako osagaiak bakoitzaren gustuaren araberakoak. Dastaketaren erabakia, meza ondoren hartuko da. Bertan bazkaltzeko erabiliko dira gero.

Eguerdiko 12:30ean meza auzoko ermitan. 13:30ean Joxe Felix Zubizarreta eta bere motozerraren erakustaldia ikusteko parada izango dute bertaratutakoak eta jarraian, sagardoa eta txerriki errea nahi adina. Arratsaldeko 17:30ean mus txapelketa irekia, Artelatz elkartean eta ondoren, festen amaierako suziria botako dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios