IXIDRO DEUNAREN EGUNA MEAGAN

IXIDRO DEUNAREN EGUNA MEAGAN

Maiatzak 15 izanda, Ixidro Deunaren eguna, baserritarren eguna, Mian festa giroa bizi izan zen atzokoan. Festa egitaraua zabaltzearekin asteburura begira jarri dira auzokide eta herritarrak. Txupinazoa eta ikurrinaren igoerak iragarri zuten jaia eta ondoren meza entzun zen ermitan eta, urteroko legez, Ixidro deunaren irudiarekin prozesioa bertako zelaian. Txakolina eta txerriki errea edan eta jateko parada izan zuten bertaratutakoek, giro onarekin asko. Bihar gaueko 21:00etan bertso-afaria izango da Artelatz elkartean. Kantuan izango dira Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak eta ondoren musika.