Itziar Ziga idazleak hitzaldia emango du arratsaldean Alhondegian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOGETARIA.

Gaur arratsaldeko 19:00etan Alhondegian, 'El feminismo nació híbrido y radical' izenburupean Itziar Zigaren solasaldi bat egongo da Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatuta.

Feminismoari buruzko hainbat ekitaldi lotzen ari dira ondorengo asteetarako eta Itziar Zigaren hau izango da prestatu duten lehena.

Eskubide Sozialen Kartako kideen esanetan «gaur egun feminismoaren gaia puri purian dagoela ematen duen arren eta badirudien bapatean denok bihurtu garela feministak, gure ustez ez da horrela eta itxurakeria da gehien gehiena. Eguneroko bizitzan eta ekintzetan ikaragarri daukagu ikasteko eta aldatzeko zer esanik ez. Horregatik karta sozialetik, Getarian ere hor sakontzeko beharra ikusten dugu eta segiko dugu 'kurtso' honetan zehar ere aurreko urtekoari segida emanez gauzak antolatzen feminismoaren inguruan».

Hitzaldia emango duen emakumearen inguruan hau aurreratzen dute: «Itziar Ziga (1974 Errenteria), idazle, kazetari eta ekintzaile feminista da. Bartzelonan bizi izan zen hainbat urtez bertan hainbat erakundeetako kide izan da 'Front d'Alliberament Gai de Catalunyan', 'ex_dones' etab.

Hainbat liburu argitaratuak ditu beti feminismoa ardatz, azken biak 'Sexual Herria' (2011) eta 'Malditas' (2014) dira.