'Itsasotik Herrira' ekimenaren barne, ekitaldi desberdinak Aian eta Orion

Besteak beste, larunbatean musika eskoletako ikasleen kalejira. /  DV
Besteak beste, larunbatean musika eskoletako ikasleen kalejira. / DV

Bihar eta etzi egingo dira. besteak beste, musika eskolako ikasleekin eta erraldoi eta buruhandiekin kalejira

DV ORIO.

Bihar eta etzi eskualdea astinduko du itsasaldeko sormen, kultura eta gastronomia olatuak. Bi egunez 30 ekitaldi baino gehiago izango dira eskualdeko bost herrietan, tartean Orion eta Aian.

'Itsasotik Herrira' ekimenak bere baitan uztartzen ditu Kosta Gastronomika jardunaldiak eta Sorkide, Urola Kostako Kultura eta Sormen industrien ekimen berritzailea. Beraz, bi proiektuak bateratzen ditu, Udal Elkartearentzat estrategiko direnak. Alde batetik, Sorkide egitasmoa dago oinarrian. Urola Kostako Udal Elkarteak 2017an aztertu zuen eskualdeko kultura eta sormen industrien sektorea eta, azterketa horretan oinarrituta antolatzen da ekimena. Bestetik, 'Itsasotik Herrira' ekimenak jarraipena emango dio iazko Kosta Gastronomikaren baitako jardunaldiei. Gure bailarako bost herriotan, guztira, 30 ekitaldi inguru izango dira; horietako asko, propio, ekimenerako sortuak.

Itsasotik Herrira ekimenaren barruan hiru jarduera izango dira Orion larunbatean. 17:00etan kalejira egingo dute herrian barrena Orioko eta Zarauzko musika eskoletako ikasle eta irakasleek, bi herriotako erraldoiekin eta buruhandiekin.

Ondoren, 18:00etan Didau taldearen haurrentzako antzerkia izango da Herriko Plazan: 'Beldartxo jatuna', eta 19:00etan, Kosta Gastronomika programaren barruan bisigua erretzeari buruzko 'master class' bat izango da. Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik 943.835 565 telefonora deituta edo webgune honetan:www.urolakosta.eus/eu/itsasotik-herrira

Aiako egitaraua

Aurretik, bihar bertan, Aian zabalduko da egitaraua, 11:00etan egingo den bisita eta gazta dastaketarekin; 12:00etan izango da irekiera ekitaldia Aiako plazan; 12:15ean, bertso-saioa eta zuzeneko horma-irudia. Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi eta 'Mantxi' arituko dira bertsotan eta margolariak, Goretti Aranburu, Mikel Mendizabal, Alazne Odriozola eta Xabier Trejo izango dira. 'Emakumea eta itsasoa' erakusketa ere ikusgai izango da, eta 13:00etatik aurrera... gazta, txakoliña eta sagardo dastaketa herriko tabernetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos