'Itsasotik Herrira' ekimena jarri zen martxan Aiako plazan bertsolari eta margolariekin

Atzo eguerdiko irudiak Aiako plazan. Pintaketan, bertsolariak, erakusketa eta herritar talde bat guztia zuzenean jarraitzen. /  ETXEBERRIA
Atzo eguerdiko irudiak Aiako plazan. Pintaketan, bertsolariak, erakusketa eta herritar talde bat guztia zuzenean jarraitzen. / ETXEBERRIA

DV AIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak lehen aldiz antolatzen duen Itsasotik Herrira ekimena atzo eguerdian zabaldu zen Aiako plazan. Eguerdiko 12:00etan, jende gehiegirik gabe, Patxi Santamaria aktoreak ekimenaren helburuak azaldu ondoren, antolatutako ekintzak aurrera eraman ziren. Hala nola, Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi eta 'Mantxik' bertsotan egin zuten, eta Goretti Aranburu, Mikel Mendizabal, Alazne Odriozola eta Xabier Trejo margolariak plazan orma irudia margotu zuten. 'Emakumea eta itsasoa' erakusketa ere ikusgai izan zen, eta 13:00etatik aurrera, gazta, txakoliña eta sagardo dastaketa irekia izan zen herriko tabernetan.

Atzoko hasierak gaur jarraipena izango du eskualdeko herrietan, Zumaian, Getarian, Zarautz eta Orion ospatuko diren beste hainbat ekin-tzekin.

 

Fotos

Vídeos