'Itsasotik Herrira' ekimena gaur zabaltzen da

AIA.

Gaur zabalduko da Urola Kosta Udal Elkarteak martxan jartzen duen 'Itsasotik Herrira' ekimena. Gaur eta batipat bihar artean, 30 ekitalditik gora izango dira eskualdean. Egitaraua Aian zabalduko da 11:00etan egingo den bisita eta gazta dastaketarekin; ondoren, 12:00etan izango da irekiera ekitaldia Aiako plazan; 12:15ean,bertso-saioa eta zuzeneko horma-irudia. Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi eta 'Mantxi' arituko dira bertsotan eta margolariak, Goretti Aranburu, Mikel Mendizabal, Alazne Odriozola eta Xabier Trejo izango dira. 'Emakumea eta itsasoa' erakusketa ere ikusgai izango da, eta 13:00etatik aurrera gazta, txakoliña eta sagardo dastaketa tabernetan.

 

Fotos

Vídeos