Gau irekia izango du Cristobal Balenciaga Museoak abuztuak 9an

Museoa gauez ikusi. / AMAXKAR
Museoa gauez ikusi. / AMAXKAR

Erakusketak gauez bisitatzeko aukera emango du museoak

J.M. ZUBIAURREGETARIA.

Abuztuaren 9an, Getariako Salbatore jaiekin bat eginez, erakusketak gauez bisitatzeko aukera emango du museoak, zuzeneko musikarekin, Hugo Silveira Project bandaren eskutik.

Honako hauek osatzen dute Hugo Silveira Project banda: gitarra-jotzaile eta abeslari Hugo Silveira musikari brasildarrak; perkusionista Daniel Bordonabak, eta flauta- eta saxo-jotzaile Jose Luis Arriolak. Proiektuaren musika-errepertorioaren hasieran, Brasilgo iparraldean jatorria duen musika entzungo da, forró delako musika-estiloa. Ondoren, sanba entzungo da eta, amaitzeko, bossa-novaz eta jazz-ñabardurez osatutako nahasketa paregabea izango da. Laburbilduz: musika bikaina, udako ekitaldi harrigarriaz gozatzeko.