Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iran. Joxemari Olasagastik Iran-en aterako argazkiak ikusi daitezke Salatxo tabernan. Herrialde benetan aberatsa zentzu guztietan; mezkita hau ikusi besterik ez. OLASAGASTI
Iran argazkitan, Salatxon

Iran argazkitan, Salatxon

Joxemari Olasagastik Iran-era egindako argazkiak erakusten ditu

DV

ORIO.

Domingo, 7 de octubre 2018, 00:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joxemari Olasagastik 2016ko urrian Iran-era egindako argazki erakusketa ikusi daiteke Salatxo tabernan. Hori bai, bidaian zehar 3000 argazki inguru atera bazituen ere, erakusketan 12 besterik ez dira agertzen. Hain kopuru mugatuarekin zaila Iran-en ikusitakoa adieraztea, baina, dioen bezala, «pintzeladatxo bat besterik ez da».

Iran 80 miloi biztanle dituen herrialdea da, 18.a munduan, 1.648.195 km2-rekin, biztanle etnia desberdinetakoak. Petroleo-erreserbak, 4. munduan eta gasarena 1. munduan. Olasagastiren esanetan, «paradoxaz jota dago Iran». Munduko petroleo ekoizle haundienetakoa, bainan bere gasolina guztia inportatu egiten du. Uraren eskasia da gaur egun bere arazorik larriena. Sekulako leortea dute azken 30 urtetan. «Bere errekurtso hidrikoak ez dituzte zaindu, akuiferoen kutsadura haundia da. Badirudi oraingo gobernuak arazo larri honetaz jabetu dela eta neurri zehatzak hartzen ari dela,baina urte askotako lanari ekin beharko diote».

«Iran-era bisitak eta bere historian pixka bat murgiltzeak, gure ezjakintasuna areagotu du. Eskolan zerbait ikasi genuen, bainan beti ere gure zibilizazioaren aintzindariak grekoak eta erromanoak zirelakoan, ba... persaren zibilizaioak horien pare edo gainetik jartzea ez legoke gaizki. Bestalde, gaur egungo Iran-ekin antzekoa gertatzen ote den ere; azken urtetan komunikabideek herrialde agresibo, arriskutsu eta aldendu beharrekotzat jotzen dute. Beraiekin kontuz ibiltzeko alegia... Guk ikusi eta sentitutakoaren arabera, herrialde kultoa, lasaia, eta bisitarientzat zeharo segurua da. Inoiz ez gara sentitu deseroso edo behatu-bijilatuak, ez kale, bazar edo mezkitetan; alderantziz, guregana lasai jotzen zuten eta edukazio guztiarekin gainera, jakinmina haundia erakutsiz».

Beti ere gure ikuspegitik, errejimen islamistak iranien askatasuna murrizten du. Beraien hainbat lege eta arauk, XXI. mendeko gizarte modernoarekin talka egiten dute. Besteak-beste, zearo matxista den errejimenean, emakumeen egoera oso latza da. «Hala ere, mugimendu esanguratsuak nabari dira gaur egun. Islamak bizitza zibilari aplikatzen dizkion arauen arabera eta horrek sortzen duen gizarte sumisoaren azpian, beste gizarte gaztea sumatzen da, emakumeena gehienbat», dio Olasagastik. «Zerbait bagenekien bertako artea eta eraikuntza liluragarritaz, bainan ikusitakoak gehiago areagotu du gure ezjakintasun sentsazioa. Harrigarria Iran-go aberastasuna».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios