Irailaren 19an Kirol Mahaia osatuko da

AINARA MARTÍNZESTOA.

Kirol Mahaia osatzeko helburuarekin bilera bat egingo da datorren ostegunean, hilak 19, udaletxeko pleno aretoan. Gauzatuko den lehenengo bilera hau, arratsaldeko 19:00etan izango da. Kirol Mahaiak Zestoako kirol sail desberdinen arteko komunikazioa hobetu eta herrian egiten diren jarduera desberdinak eragileen artean ondo koordinatzea du xedetzat. Kirol sailez gain, Ekain Guraso Elkarteak eta Gurutze Jubilatuen Elkarteak ere izango dute ordezkaritza. Era berean, nahi duen orok hartu ahal izango du parte.

Beraz, interesa duena bertaratu dadila hurrengo ostegunean gauzatuko den bilerara. Bilerak ondorengo helburuak izango ditu: Zestoako Kirol mahaia osatzea, kirol azpiegituren egungo egoera aztertzea eta eskaini beharreko kirol zerbitzuak adostea.