Costa Urola
Iraeta eta Zumaia arteko errepidea itxita Gervaisen eta Joxe Larrararteren oroimenezko probengatikIbilgailuek Ibañarrietatik joan beharko dute Gipuzkoako erlojupeko txapelketek irauten duten bitartean
Sara Utrera
aizarnazabal.
Lunes, 9 de junio 2025, 20:07
Gaur arratsaldean, 18:15etik 20:45era, Gervaisen eta Joxe Larrararteren oroimenezko probak, Gipuzkoako erlojupeko txapelketak jokatuko dira, junior eta elite mailan hurrenez hurren. Ibilbidea honako izango da: Aizarnazabal, Iraeta, Aizarnazabal-Muniosoro, Bedua, Zumaiako errotonda, Muniosoro eta Aizarnazabal.
Ondorioz, Iraeta eta Zumaia arteko errepidea itxita mantenduko da, eta ibilgailuek Ibañarrietatik joan beharko dute.
San Kristobal txiki eguna, bihar
Bihar San Kristobal Txiki eguna dela eta, arratsaldeko 17:30ean meza ospatuko dute Saiatzeko San Kristobal ermitan. Ondoren, mokadutxoa eskainiko dute plazara hurbiltzen diren guztientzat.
Energia komunitatea
TEK-Aizarnazabal Komunitatearen bazkideak deitu dituzte bihar arratsaldeko 19:00etan, Lauburuko proiekzio gelan izango den bilerara.
Samiel jaiak, bilera
Bestalde, iraileko Samiel jaiak antolatzeko bilera egingo dute ostegunean, 18:00etan, Lauburuko bilera gelan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.