Ipintza kaleko aparkalekuak behin-behinekoz irekitzea erabaki du Udalak

Asfaltatze lanak maiatzaren hasiera baino lehen ez direla egingo ohartarazi du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZESTOA.

Ipintza kalean martxoaren hasieratik burutzen ari diren eraberritze lanak aurrera doaz, baina asfaltatze lanak egin behar dituen enpresak maiatzaren hasiera baino lehen ezingo dituela kale horretako lanak egin jakinarazi dio Udalari.

Honegatik guztiagatik, eta obrak direla eta herrian dagoen aparkaleku arazoa ikusita, Ipintza kaleko aparkalekuak behin-behinekoz irekitzea erabaki du Udalak. Apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran, asfaltatzen lanak hasi aurretik, berriz hustuko dira aparkaleku hauek.

Parte-hartzea tailerra

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) antolatzeko prozesuaren barruan, parte-hartze tailerra egingo da asteartean, 18.30ean, Arroagoiko Herri Etxean. «Zestoaren etorkizuna erabaki nahi? Orain da unea», nabarmentzen dute Udaletik.