Iosu Iribar eta Ane Balentziaga izan ziren herritar onenak Getariako V. Triatloian

Ane Balentziaga. Uretatik atera eta bizikletako atalera. / AMAXKAR
Ane Balentziaga. Uretatik atera eta bizikletako atalera. / AMAXKAR

Getaitri elkarteko 16 kirolariek amaitu zuten aurtengo edizioa

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getaitri Triatloi Elkartea arduratzen da herriko triatloia aurrera ateratzeaz. Lan asko egin behar izaten da eta buru-neke asko ekartzen ditu. Beraiek bultzatzen duten proba hau egiteko herritar bolondres askoren laguntza izaten dute baita eta hauek ere merezi dute txalo handi bat.

Triatloi taldeko denak ezin dute beraz herriko proban parte hartu, batzuk egunean bertan lanean izaten dira antolakuntza ondo atera dadin eta beste batzuk izaten dute aukera lehiatzeko.

Hauen artean V. Getaitri proban onenak Iosu Iribar eta Ane Balentziaga izan ziren eta beraiekin helmugan beste 13 triatletak lan osoa burutu zuten. Hauek dira amaitu zutenak: Iosu Iribar (1:07:24), Iñaki Ucin (1:10:36), Ekaitz Balentziaga (1:12:26), Inge Iribar (1:13:43), Xabier Alberdi (1:13:48), Ibon Aranguren (1:14:32), Jon Ander de la Hoz (1:17:03), Mikel Iriarte (1:18:40), Xabier Txueka (1:18:44), Salva Alos (1:18:45), Igor Aizpurua (1:20:29), Xabier Iriarte (1:21:23), Mikel Iribar (1:29:36) eta Mikel Txueka (1:35:45) gizonezkoei dagokionez eta emakumezkoetan berriz bi ahizpa, Ane Balentziaga (1:27:11) eta Argizka Balentziaga (1:36:00).