Informazio-puntu ibiltari bat etorriko da Getariara hilaren 24an

Hondakinak. Hondartzan ere kudeaketa egokia egitea oso garrantzitsua da. / AMAXKAR
Hondakinak. Hondartzan ere kudeaketa egokia egitea oso garrantzitsua da. / AMAXKAR

Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen kudeaketa-kanpaina 8 hondartzetan egingo du uztaila eta abuztuan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Aurten ere, Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak garrantzia berezia eman nahi dio hondakinen kudeaketa zuzenari, hondakinak ondo bereizteari eta hauek modu egokian jasotzeak duen garrantziari. Izan ere, gure itsasoetan dauden hondakin eta plastikoen eraginak ingurumen arazo handienetako bat sortzen du gure planetan.

Horretarako, informazio leku mugikor bat prestatu da, aurreko urteetan bezala, eta Gipuzkoako hondartza guztietara iritsiko da datozen asteetan.

Hondarribia, Orio eta Zarauzko hondartzetan egon ondoren, uztailaren 24tik 29ra, Getariako hondartzara etorriko da informazio leku mugikorra.

Informazio-puntu honetan hiru eremu ezberdin aurkituko ditugu. Lehendabiziko espazio bat gure hondartzen informazio orokorra, hondartzak modu jasangarrian eta arduratsuan erabiltzeko aholku praktikoak, egun dauden zerbitzu eta azpiegiturak, web kamerak eta gure hondartzetan bainu segurua izateko Kosta System-ak emango duen informazioa biltzen dituena.

Bigarren espazioan, hondakinen gaikako bilketa sustatzeko eta umeei zuzendutako kanpainak egiteko, Emaús Fundazioaren laguntzarekin eta arratsaldeko ordutegian, 17:30tik 19:00etara. Umeei zuzendutako jarduera horren bitartez, hondakinak bereizteko eta birziklatzeko modu erakargarriak eskaini nahi zaizkie, eta, horretarako, jolas bat aukeratu dute, Euskal Herriko ohiko herri kirol batean oinarritutakoa: lokotz bilketa. Lau edukiontzi animatu jarriko dira, umeei begira diseinatutakoak: edukiontzi marroia, urdina, horia eta berdea. Jolasaren bidez ikasiko dute nora bota behar den hondakin bakoitza.

Hirugarren espazio bat ere egongo da, plastikoak itsasoan duen eraginaren berri ematera bideratutakoa. Espazio hau Surfrider fundazioarekin batera dinamizatuko dute, eta horrek, Posidon Green Porject-en laguntza izango du kanpaina gauzatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Sailak 1985az geroztik du Hondarribia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikuko 16 hondartzak garbitu eta mantentze lanak egiteko ardura. Hori gutxi balitz, ekonomikoki laguntzen du Donostiako 4 hondartzen garbiketa-lanetan.

Temas

Getaria

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos