Inda-Mendi Zahar etxeko taberna bihar zabalduko da berriro ere

Javi eta Loli arduratuko dira tabernaz. /  DV
Javi eta Loli arduratuko dira tabernaz. / DV

Eguerdian mokadua eskainiko diete inaugurazio ekitaldi gisa bertaratzen direnei

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Denbora luzez itxita egon ondoren, bihar eguerdiko 12:00ak inguruan zabalduko da berriro ere Inda Mendi zahar etxeko taberna. Javi eta Loli arduratuko dira bere ustiaketaz eta ilusio handiarekin aritu dira azken egunotan txukunketa eta garbiketa lanak aurrera eramaten.

Eguerdian lunch bat eskainiko zaie bertaratzen direnei inaugurazio ekitaldi gisara, herritar guztiak gonbidatuak daudelarik.

EH Bilduren aurkezpena

Bihar, arratsaldeko 19:00etan hasita, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara aurkezten diren EH Bilduko taldekideen zerrendaren aurkezpen ekitaldia izango da. Inda Mendi Zahar etxean egingo da.

Haurreskolako matrikulazioa

Iraila, urria edo azaroan umeak haurreskolan hasi behar badira, izen ematea zabalik dago maiatzaren 10erarte. Matrikula haurreskolan bertan egin daiteko eta bertan jaso ditzakete zebitzuari buruzko xehetasunak.