Inda Mendi jubilatu etxeko taberna ustiatzeko esleipena iragarri da

Inda Mendi jubilatu etxeko taberna itxita dago ekainetik. / DV
Inda Mendi jubilatu etxeko taberna itxita dago ekainetik. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIZARNAZABAL.

Irailaren 25ean eginiko bilkuran erabaki zen moduan, taberna ustiatzeko baldintza pleguak onartu eta lehiaketa publikoko deialdia egitea erabaki zen. Taberna ekainetik itxita dago, aurretik ustiapenean hartu zutenek arrazoi pertsonalengatik utzi bait zioten tabernan zerbitzatzeari.

Kontsezioaren epea sei hilabeteko froga gehi urte bateko kontratua, gehi beste lau urteko luzapena izango litzateke. Berme moduan (fidantza gisa), udalari 600 euro emango dizkio emakidan hartuko duenak, eta beharrezko dokumentazio eta argibide guztiak udaletxean emango dira.