Inda Mendi jubilatu etxearen tabernaren ustiaketa, plenora

Gaurko udaleko batzar orokorrean lizitazioaren esleipena aztertuko dute eta hilaren 26ko hauteskundeetako mahaien kideak zozketatu

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Inda Mendi jubilatu etxearen tabernaren aretoa emakidan ustiatzeko lizitazioaren esleipena aztertuko da gaurko batzar orokorrean

Gaur ospatuko da arratsaldeko 19:30etatik aurrera apirileko udal ohiko osoko bilkura ondorengo gai hauek aztertuko direlarik: azkenengo udal osoko bilkuraren agiria onestea hala badagokio; Alkateak emandako Dekretuen berri ematea; ordainketa eta kontuak; herriko elkarteentzat 2019 urterako ezarri dituen diru laguntzen deialdiaren arabera laguntzak ematea; 2020 urterako Jai eguna izendatzeko proposamena; Atari Soro pilotalekuan argiak LED-era egokitzeko lanak esleitzea; Inda Mendi jubilatu etxearen tabernaren aretoa emakidan ustiatzeko lizitazioaren esleipena; A.I.U 5 (2) Unitateko Birpartzelazio proiektuari hasierako onespena; administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazio orokorrak estatuko administrazio orokorrarekin 2017ko martxoaren 24an eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2018ko abenduaren 5ean sinatu dituen lankidetza-hitzarmenekiko atxikimendu protokoloa eta langileen presentzia kontrola eta sarrerak kontrolatzeko terminala jartzea.

Bestalde, maiatzaren 26ko hauteskundeetarako mahaiko kideen izendapena zozketa bidez ere egingo da.