Iñaki Olidenen idi parea, Errezilen txapeldun

Hiru finalistak, Errezilen, antolatzaile eta agintariekin. /  IBON ERRATZU
Hiru finalistak, Errezilen, antolatzaile eta agintariekin. / IBON ERRATZU

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Iñaki Olidenen idi pareak nagusitu dira Saizar kintopeko idi demen liguillan. Sariketa hau Gipuzkoako 5 herrietan jokatu da: Aia, Azkoitia, Aizarnazabal, Elgoibar eta Errezilen. Hain zuzen, finala Errezilen ospatu zen igandean, ligaxkako hiru idi pare hoberenen parte hartzearekin.

Esan bezala, Iñaki Olidenen idiek irabazi zuten manta 62 plaza osatuz 300 bat ikusleren aurrean, itzain lanetan Galder Bolano zuelarik. Bigarren, 60 plazarekin, Urretxuko Ipiñarrieta sailkatu zen eta hirugarren, Azkoitiko Ixidro Erretegiko idiak.