Iñaki Oliden nagusi Aiako XIX. Kintopeko Idi Probetan

Iñaki Oliden. Bere idi pareekin lanean astelehen gauean. /  I. ERRATZU
Iñaki Oliden. Bere idi pareekin lanean astelehen gauean. / I. ERRATZU

9 idi pare plazaratu ziren hiru egunetan, Olidenek 67 plaza egin zituen

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Iñaki Oliden oriotarraren idi pareak nagusitu dira astelehen gauean bukatu ziren Aiako XIX. Kintopeko Idi Probetan. Guztira 9 idi pare plazaratu dira hiru egunetan banatuta, eta denek ere lan bikaina egin dute.

Lehen egunean Ipiñarritak listoia altua jarri zuen arren 65 plaza osatuta, asteleheneko hirugarren eta azken saioan Olidenek marka guztiak hobetu zituen itzaina Galder Bolaño zuela, 67 plaza egin zituelarik eta Azkoitiako Isidro Erretegia bigarren sailkatu zuelarik plaza bat gutxiagorekin.

Hirugarren Urretxuko Ipiñarrieta (baita ere 65 plaza); 4.-Iñaki Lopategi (Birle) 65 plaza baita ere, hiru hauen sailkapena metro gutxi batzurengatik erabaki zelarik; 5.-Taberna Goieta, (Mungia), 60 plaza; 6.-Jesu Garayar (Oiartzun), 54 plaza; 7.-Rafa Alegria (Bermeo), 53 plaza; 8.-Inigo Aurrekoetxea (Loiu) 50 plaza, eta 9.-Endika Eurrekoetxea (Loiu), 41 plaza. Giro ederra izan da hiru egunetan Aiako probalekuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos