Borrar
Hizlariak. Javier Couso eta Mario Isea Ulpiano aretoan. AMAXKAR
Ikusmin handia sortu zuen Javier Cousoren hitzaldiak Ulpiano Etxean

Ikusmin handia sortu zuen Javier Cousoren hitzaldiak Ulpiano Etxean

Europarlamentarioaren hitzaldiak 'Venezuela y Honduras: las dos caras de medir de los medios' izenburua zeraman eta berarekin Venezuelako enbaxadorea egon zen

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Miércoles, 13 de junio 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getariako Karta Sozialak antolatuta, Javier Cousoren hitzaldi interesgarria izan zen ostiralean Ulpiano Etxean. IUko europarlamentarioak 'Venezuela y Honduras: las dos caras de medir de los medios' gaia aztertu zuen.

Ulpiano Etxeko aretoan 28 lagun elkartu ziren bi ordu pasatxo iraun zuen hitzaldian, tartean noski hainbat herritarrek egin zituzten galderak egon ziren baita. Hasiera batean hitzaldia Javier Couso europarlamentarioak bakarrik eman behar bazuen ere, azkenean Madrildik etorri zen Mario Isea Venezuelako enbaxadoreak ere hitza hartu zuen, bere herriko aktualitatea esplikatu zuen eta herritarren galderei ere erantzun zien. Hitzaldiko bideoa ikusi nahi duenak Getariako Karta Sozialak vimeo-n duen orrian ikus dezake.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios