Ikasturte bukaerako jaialdiak

Ikasturte bukaerako jaialdiak

Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Eskolak ikasturte amaierako jaialdiak ospatu zituzten. Ikastolari dagokionez, eguerdi partean Karela kiroldegian Joanito Beristain eta Belen Arrieta irakasleei omenaldia egin zitzaien, ikasturte hau izango baita beraien azkena. Ondoren, HH eta LHko ikasle eta irakasleek prestatutako ikuskizun paregabea eskaini zuten. Zaragueta eskolak, bestalde, jaialdiko ekitaldi nagusian, talde desberdinek abesti eta dantzak aurkeztu zituzten, goiko argazkian ikusten dugun bezala.