Ikastaro berriak lan bila dabiltzan pertsonentzat

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak bi ikastaro berri eskainiko ditu hil honetan. Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. Hiru orduko iraupena izango dute eta, gainera, doan izango dira.

Ikastaro hauek eskainiko dira; bata, Lan Elkarrizketa: Lan-elkarrizketa entrenatuko dute partaideak eta hilak 13an egingo da (goizeko 9:30ak eta 12:30ak bitartean). Bestea, Curriculuma Hodeian: Plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko dute eta hilak 18an emango da (goizeko 9:30ak eta 12:30ak bitartean).

Informazioa eta izen emateak Enplegu Zentroa (Orientazio Zerbitzua, Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus).

 

Fotos

Vídeos