Ikastaro berriak lan bila dabiltzan pertsonentzat

Bi ikastaro izango dira, urriak 19 eta 26an, eskualdean langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzeko

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbi-tzuaren eskutik, bi ikastaro berri eskainiko dira urrian zehar. Ikastaro hauen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira.

Bi ikastaro hauek eskainiko dira, alde batetik 'Etorkizuneko konpetentziak' izenburua daramana. Bertan, etorkizunean baloratuko diren konpetentziak ezagutuko ditu parte hartzen duenak. Ikastaro hau urriak 19an izango da (goizeko 9:30etatik 12:30etara). Hizkuntzari dagokionez, euskaraz izango da. Bigarren ikastaroak 'Marketin pertsonala' darama izenburua eta lan merkatuan nola aurkeztu ikasiko dute partaideak. Datorren urriak 26an emango da (9:30etik 12:30era). Hizkun-tzari dagokionez, ikastaro hau gaztelaniaz emango da.

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta auto-enpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin. Izena emateko UKUEren egoitzara jo behar da, Urdaneta kalea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz. Urola Kosta Udal Elkarteko Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko beste bi bideak ondorengoak dira, idatzi lanpoltsa@urolakosta.eus posta elektronikora edo deitu telefono zenbaki honetara, 943 890808.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos