Ikastaro berriak lan bila dabiltzan pertsonentzat

Ikastaroak. Oraingoan 6 antolatu dituzte uztaila eta abuzturako./
Ikastaroak. Oraingoan 6 antolatu dituzte uztaila eta abuzturako.

Sei ikastaro berri eskainiko ditu, doan, uztailetik irailera bitartean Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zerbitzuak

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Udako hilabeteetan etenik ez du izango Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak. Izan ere, uztailetik irailera bitartean, 6 ikastaro berri eskainiko dira.

Kasu honetan, ikastaroen helburua, langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea da. 3 orduko iraupena izango dute eta doanik izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira: Lehenengoa, Bideo CV izango da, non Bideo CV bat nola egin ikasiko duzu. Lehen data, uztailak 6 (9:30-12:30). Hizkuntzari dagokionez, ikastaro hau euskaraz izango da, eta bigarren data berriz, abuztuak 31 (9:30-12:30). Hizkuntzari dagokionez ikastaro hau, ordea, gaztelaniaz emango da.

Ondorengo bi ikastaroak, Enplegu Atariak izenburupean aurkezten dira. Lana bilatzeko web orrialde batzuk ezagutuko dituzu ikastaro hauetan. Bi data ditu ikastaroak: lehenengoa uztailak 20ean (9:30-12:30), gaztelaniaz. Bigarren data, aldiz, abuztuak 3an (9:30-12:30),euskaraz izango da. Bosgarren ikastaroa, Lan Elkarrizketa izenburupean iragartzen dute. Lan elkarrizketa entrenatuko duzu, gero, lan bila joaten zarenerako prestatuta egoteko. Datari dagokionez, irailak 7an emango da (9:30-12:30). Hizkuntza, berriz, gaztelaniaz izango da.

Azken ikastaroa, Curriculuma Hodeian izenburua duena da. Plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu ikastaro honetan. Datari dagokionez, irailak 21ean izango da (9:30-12:30) eta hizkuntza, euskaraz.

Ikastaroetan izena emateko edo informazioa eskuratzeko bide hauek dituzte interesatuak, Enplegu Zentroa / Orientazio Zerbitzua eta bere telefono zenbakia: 943890808 eta, bestela, baita ere posta elektronikoaren bitartez, lanpoltsa@urolakosta.eus. Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta autoenpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren finantzaketarekin.

Temas

Getaria
 

Fotos

Vídeos