Igoera txartela eskuratu du Keta Sharks taldeak

Helburua lortuta. Keta Babyauto Sharks taldeak bigarren mailan jokatuko du datorrenean. /  AMAXKAR
Helburua lortuta. Keta Babyauto Sharks taldeak bigarren mailan jokatuko du datorrenean. / AMAXKAR

57-62 irabazi zion Eibarren Avia taldeari eta orain txapeldun geratu nahi dute larunbatean etxean Larramendi gaindituz (17:30)

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Partida garrantzitsua zen Eibarren jokatu zutena larunbatean Ipurua kiroldegian Keta Babyauto Sharks taldeak eta bertako Avia taldeak. Garaipenak igoera txartela ematen zion irabazleari eta partidak final itxura hartu zuen.

Ez zuten hutsegin getariarrek eta partida une oro mendean izan zuten nahiz markagailuan alde gehiegirik ez egon amaiera heldu arte. Getariarren taldean hauek izan ziren partidako jokalariak eta lortu zituzten puntuak; Jon Zapiain (18), Iker Lizarriturri (13), Joxean Del Rey, Andoni Esnal Goikoetxea (6), Jon Unzurrunzaga, Joseba Sagardia, Ander Esnal, Josu Agirreurreta, Iosu Aranberri (5) eta Alex Zorita (10).

Orain denboraldi bikain honi amaiera egokia emateko datorren larunbatean Sahatsagan jokatuko den partidan garaipena zaleei eskaini eta txapeldun geratzea besterik ez zaie falta. Partida larunbat arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta aurkaria Larramendi.