Iban Pardo, Euskal Herriko sega txapelketako finalean

Asier Zulaika Zubia, lehorrera iristen. / J.M. LÓPEZ
Asier Zulaika Zubia, lehorrera iristen. / J.M. LÓPEZ

Lau segalari sailkatu dira igandean Asteasun jokatuko den saiorako

AINARA MARTÍNZESTOA.

Iban Pardo Euskal Herriko Sega Txapelketako finalerako sailkatu zen joan den igandean. Aiako Aristerrazu baserri aurreko zelaietan jokatu ziren finalerako kanporaketak eta segalaria bere multzoko bigarrena izan zen 1.309,5 kilo belar moztuta. Guztira bederatzi segalari aritu ziren lehian eta orduerdiko lana egin behar izan zuten. Lehenengo txandan aritu ziren lau segalaritatik Jon Otegi oiartzuarra eta Julen Gabirondo urnietarra sailkatu ziren. Bigarren txandan, Jokin Etxeberria amasarra eta Iban Pardo.

Ordubeteko saio bana egin beharko dute lau segalariek igandean Asteasun jokatuko den Euskal Herriko Sega Txapelketako finalean. Finala 12:00etan izango da Bulano baserriko zelaietan.

Getaria-Zarautz

Guztira zortzi zestoarrek hartu zuten parte 49. aldiz antolatu den itsas zeharkaldian. 41. izan zen meta zeharkatzen Asier Zulaika Zubia gaztea. Bera izan zen herritar azkarrena 0:38:57 izan zelarik bere denbora. Apur bat beranduago (0:49:42) iritsi zen Xabier Elorza Ponce helmugara.

Minutu gutxitara helmugaratu zen Aritz Odriozola Iribar (0:56:04) eta berehala egin zuten berdina Maialen Kortadi Iparragirrek (1:04:38) eta Onintza Irureta Azkuek (1:06:34).

Ez ziren asko atzeratu txapelketan Ane Iruretagoiena Lopetegi (1:11:59), UrkoCanseko Alkorta (1:16:20) eta Amaia Alonso Goikoetxea (1:17:37).