Ibai Makazaga eta Kamel Ziani, mendi lasterketako irabazleak

Podiuma. Lasterketa luzeko podiuma, lehen hiru gizonezko eta emakumeekin. / JOSEBA MANTEROLA
Podiuma. Lasterketa luzeko podiuma, lehen hiru gizonezko eta emakumeekin. / JOSEBA MANTEROLA

Nesketan Maialen Gurrutxaga eta Leire Baraibar izan ziren lehen sailkatuak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Ibai Makazaga Aristi oriotarra nagusitu zen Herri Ikastolak antolatuta larunbatean ospatu zen Orioko Mendi Lasterketan. Ordubete, 55 minutu eta 52 segundu behar izan zituen 21 kilometrotako ibilbidea osatzeko; jarraian Iosu Goñi (Amezketa), iritsi zen 1:57:14; Hodei Alkorta (Aia), 1:58:55; Aritz Iriarte (Azpeitia), 1:59:19; Ion Larrañaga (Zumaia), 2:00:44; eta Joxe Mari Errasti (Orio), 2:00:47-ra iritsi ziren. Nesketan, 28. postuan sailkaturik, Maialen Gurrutxagak (Andoain) irabazi zuen 2:21:36 denborarekin; bigarren Sara Peña Lizarralde (Orio) 2:22:52, eta ondoren Oihana Zubillaga (Anoeta). 2:28:17. Guztira 153 korrikalari iritsi ziren helmugara.

Era berean, 11 kilometrotako lasterketa izan zen eta bertan Kamel Ziani izan zen lehena 50:33 denborarekin; bigarren Aitor Mimenza elorriotarra eta hirugarren Ohian Lizaso, errenteriakoa. Lehen emakumea Leire Baraibar zumaiarra izan zen, 59:45ekin, eta ondoren Garazi Artola (Usurbil) eta Garbiñe Zapirain (Zarautz). Lasterketa honetan 86 partehartzaile izan ziren.