Ibai garbitzea egingo da larunbatean

Santxok eskuratu zuen garaipena nagusien mailan. /  K. ARRIZABALAGA
Santxok eskuratu zuen garaipena nagusien mailan. / K. ARRIZABALAGA

Adin guztietako herritarrei dei eginten zaie parte har dezaten

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Hainbeste zabor dago gure ibaian, inguruan, erreka zein urbidetan, jada ia ikusi ere ez ditugula egiten, gure eguneroko bizitzan eta paisaian normaltzat jotzen baitugu. Baina ez, ez da normala, ez luke honek horrela izan behar, begiko mina sortu beharko liguke.

Arazo honi, normaltasun honi, nolabait aurre egin nahi da larunbatean izango den 'Ibai garbiketa auzolanean' ekimenaren bidez. Ibaia eta honen ingurua garbitu nahi da, eremu zehatz bat, dena ezinezkoa izango baita...eta bide batez arazo honen jabe izan gaitezen nahi da. «Denok, ume, gazte eta heldu elkarlanean aritu gaitezen, nonbaitetik hasi beharra baitago zabor honek inguru dena jan ez dezan», diote antolatzaileek.

Zita larunbatean izango da, 9:00etatik 12:30etara, eta ondoren mokadutxo bat jateko aukera ere izango da. Parte hartu nahi dutenek izena ematea eskatzen da, jubilatuen tabernan. 14 urtetik beherakoak gurasoekin joan daitezela eskatzen da.

Donosti Cup Iraetan

Azken urteetan bezala, aurten ere Donosti Cup txapelketa ezaguneko hainbat partida Iraetako zelaian ari dira jokatzen. Mundu osoko hainbat herrialdetatik etorritako 430 talde baino gehiago hartzen ari dira parte txapelketan, eta hauen artean ditugu Zestoako Futbol Taldeko kadete neskak. Hauek Rayo Vallecano eta Intxaurdiren aurka jokatu dute orain artean etxetik kanpo, eta gaur, 11:45ean, Iraetan, Norvegiako Oppegard IL taldearen aurka arituko dira. Jakin bihar ere beste hamaika partida lehiatuko direla egun osoan zehar Iretako zelaian.

 

Fotos

Vídeos