Ibai Esoainek Basarri Bertsopaper lehiaketaren lehen saria jaso du

Ibai Esoain. Bertso irabazleak kantatzen. /  ETXEBERRIA
Ibai Esoain. Bertso irabazleak kantatzen. / ETXEBERRIA

'Siga saga' izeneko bertso-sortarekin irabazi du lehen saria, bere osaba Manuelekin angula bila joaten zen garaiko deskribapena

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Ibai Esoain oriotarrak irabazi du Zarauzko Udalak antolatzen duen XXXIV. Basarri Bertsopaper Lehiaketaren lehen saria, 'Siga saga' izeneko bertso-sortarekin. Arran-tza mundua eta angula bila osaba Manuelekin joaten zen garaiko deskribapena egiten du bertso sorta irabazleak. Ibaik, asteartean jaso zuen lehen saria, bigarren saria Xabier Euzkitze-ren bertso-sortak merezi izan duelarik.

Ibai Esoain-en bertso sorta, zazpina puntuko zortzi bertso dira Xabier Amurizaren 'Neska zaharrak eta apaizak' doinuan'. Aurtengo sariketara hamabi lan aurkeztu dira eta Ibai Esoain-ek txapela eta 1500 euroko saria jaso zituen Xabier Txurruka, Zarauzko alkatearen eskutik.

 

Fotos

Vídeos