Ur hornidura eta saneamendua berritzeko obrak asteartetik aurrera

Herrerieta kalea./
Herrerieta kalea.

DV GETARIA.

Datorren asteartean ekingo zaie Herrerieta, Balen-tziaga eta Krisketako iturrigaña eremu guztiko ur hornidura eta saneamendua berritzeko lanei. Gaur egun antzinako tajea zahar baten bidez egina dago uren kanalizazioa. Ur sare guztia berri-tzea ezinbestekoa da, gaur egungo sistema erabat zaharkitua bai dago, eta honek arazoak larriak sortu bai ditzake gutxien esperotakoan.Lanen kostuari dagokionez: 307.000 eurotan esleitu dira lanak eta Altuna y Uria enpresak egingo ditu. Udala eta Gipuzkoako uren kontsortzioaren arteko lankidetzari esker gauzatu ahal izango dira berrikuntza hauek, finantzazioari dagokionez entitate bakoitzak kostuaren erdia hartuko dute beregain.Lanak otsaila arte iraungo dute. Zuloak ireki beharko direnez trafikoan eragina izango dute lanek. Momentu eta puntu bakoitzean munizipalaren laguntzaz bideratuko da trafikoa. Lan hauek amaitzean, Herrerieta osorik asfaltatuko da.

 

Fotos

Vídeos