Horma irudi koloretsua osatu zuten haurrek

Horma iudiaren margoketa 5-10 umez osatutako tanda desberdinetan egin zuten. / ARANBERRI
Horma iudiaren margoketa 5-10 umez osatutako tanda desberdinetan egin zuten. / ARANBERRI

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Igandean, herriko frontoian, goizean zehar, 'Idatzi eta margotu etorkizuna kolore biziz' umeentzako tailerretarako (margoketa tailerrak eta hizkuntza jokoak) deialdia zabaldu zuen GuraSOS-ek Hitzartu ekimenaren baitan. Porrotx eta Petra Ipurdian Bost Letra (Ixabel Agirresarobe) izan ziren umeak animatzen, tailer desberdinetan xaltxeatzen eta bere alaitasuna tartekatzen. Yolanda Arrieta idazleak hizkuntza jokoen tailerra dinamizatu zuen eta Susana Martin, Nora Eizagirre eta Eider Makazagak marrazketa tailerrez arduratu, beste laguntzaile askorekin batera. Haurrak izan ziren egunaren protagonista nagusiak.

Horma irudi kolektibo baten margoketarekin hasi aurretik, txikienek ere borobila osatu zuten Porrotxekin mila kolorez margotuz. Eta horma irudiaren margoketa 5-10 umez osatutako tanda desberdinek egiten zuten bitartean, beste tailerrak martxan ziren (idatziz edo margotuz, noberak adierazi nahi zuen hori azaleratzeko aukera baliatuz). Goiz osoan zehar, 90 ume pasatxok hartu zuten parte. Tailerretan umeek egindakoak erakusgai egongo dira Sutegin ostirala arte.

Salgai

Osatutako horma irudia latoizko kutxa batzuetan txertatuko da eta egindako marrazki eta esaldien artetik batzuk hautatuko dira postalak osatu ahal izateko. Salgai jarriko dira Hitzartu ekimenaren finantziazioan laguntzeko. Antolatzaileek oso balorazio positiboa egiten dute igandeko egunak eman zuenaz.

 

Fotos

Vídeos