Hitzaldia eta mendi irteera Nafartarrak taldearekin

J. ARANBERRI USURBIL.

Nafartarrak taldeak aste honetarako antolatutako saio desberdinen baitan, azken 2 ekimenak izango dira gaur eta bihar. Gaur, Eñaut Etxamendiren hitzaldia izango da Sutegin goizeko 11:00etan hasita. Berarekin Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitateko irakaslea) izango da.

Bihar, berriz, mendi irteera izango da. Eskoriatzako Atxorrotxeo gaztelura joateko asmoa dute. Atxorrotz mendi tontorrak gaztelu baten aztarnak gordetzen ditu, arrano kabi bat balitz bezala. Gaztelu nafarrak bertatik zaintzen du Gipuzkoara sartzeko bidea. Handik sartu ziren gaztelarrak. Goizeko 9:00etan izango da irteera ordua udaletxeko autobus geltokian eta behar adina jende izanez gero autobusa antolatuko litzateke. Bazkaria norberak eraman beharko du. Izena emateko 650195941 (Jexux) telefono zenbakira deitu daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos