Costa Urola
Hiru informazio-saio egingo dira herritarren energia-komunitateen sorrera bultzatzeko asmozSecciones
Servicios
Destacamos
Costa Urola
Hiru informazio-saio egingo dira herritarren energia-komunitateen sorrera bultzatzeko asmozSara Utrera
Errezil.
Sábado, 10 de mayo 2025, 21:02
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Energia Eraldaketarako Bulegoaren bidez, herritarrei tokiko energia-komunitateak era-tzeko gakoak hurbiltzen jarrai-tzen du. Oraingo honetan, Errezil izango da hiru informazio-saioko ziklo bat hartuko duena maia-tzaren 12an, ekainaren 2an eta ekainaren 30ean, Udalarekin lankidetzan. Saio guztiak Borondegi kultur etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan.
Saio horiek herritar guztien-tzat irekita daude, bereziki energia berriztagarria sortzeko eta autokontsumitzeko tokiko ekimenekin bat egin edo ekimen horien buru izan nahi dutenentzat. Horietan, modu praktikoan azalduko da zer diren energia-komunitateak, nola antolatzen diren, zer onura eskaintzen dituzten eta zer urrats eman behar diren horiek abian jartzeko. Aldundiak eskaintzen dituen baliabideak ere zehaztuko dira, hala nola Energia Eraldaketarako Bulegoaren aholkularitza tekniko, juridiko eta administratiborako doako zerbitzua eta eskuragarri dauden laguntza ekonomikoak.
Ekimen hori Jasangarritasun Departamentuak eredu energetiko bidezkoago, efizienteago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko duen estrategiaren barruan sartzen da. Helburua argia da: 2027rako, Gipuzkoako udalerri guztiek gutxienez energia-komunitate bat funtzionamenduan izatea.
Gaur egun, lurraldean 60 energia-komunitate aktibo daude, 55 udalerritan eta 10.000 familia baino gehiago biltzen dituztenak. Sare horrek hazten jarraitzen du, herritarren konpromisoari eta erakundeen bultzadari esker. Energia Eraldaketarako Bulegoa Europako Next Generation funtsek finantzatzen dute, eta IDAErekin koordinatuta dago. Erreferentziazko puntua da eraldaketa horrekin bat egin nahi duten udal, elkarte, enpresa eta auzo-taldeentzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.