Borrar
Hiru garaipen lortu zituzten batel oriotarrek Pasai San Pedron. Kadete mutilek, eta neska kadete eta jubenilek. JOSE ANTONIO RODRÍGUEZ
Hiru garaipen batel ligako jardunaldian

Hiru garaipen batel ligako jardunaldian

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 12 de febrero 2019, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orio Babyautok 11 ontzi aurkeztu zituen igande goizean Pasai San Pedroko uretan ospatu zen Gipuzkoako Batel Ligako 5. jardunaldira eta hiru batel garaile suertatu ziren: kadete neska eta mutilak eta jubenil neskak.

Gainera, infantil mutilek bigarren egin zuten; jubenil eta senior mutilek hirugarren postuak lortu zituzten. Jubenil nesken B taldea seigarren izan zen, eta beste lau untziak 7., 10., 11. eta 13. postuetan sailkatu ziren.

Bestalde, arrunlari oriotarrek hiru domina lortu zituzten Euskadiko selekzioarekin asteburu honetan Ourenseko Castrelo Do Miñon ospatutako selekzio autonomiko arteko txapelketan. Gizonezko jubenil mutilek zilarra lortu zuten, tartean hiru oriotar: Aimar Albizu, Mikel Lizarralde eta Ugaitz Astigarraga, hau lemazaina. Zilarra ere zortziko emakumezko absolutoek (Ugaitz Astigarraga, lemazaina), eta brontzea lemazain gabeko lauko absolutoan Oihan Gozategi eta Jon Carazo aritu ziren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios