Herritarrek alkatearekin egoteko aukera izango dute

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Anuska Esnal Oliden alkatearekin aurrez aurre hitz egin nahi duten herritarrek horretarako aukera daukate, udaletxeanaldez aurretik zita hartuta.

Alkateak astearte eta ostegun goizak baliatuko ditu herritarrekin aurrez aurreko bilerak egiteko eta, beraz, proposamen, iradokizun edo kexaren bat duten herritarrek aukera izango dute berari zuzenean planteatzeko. Hitzorduetarako ordutegia, hasiera batean 09.00etatik 13.00etara izango da. Hori bai, aldez aurretik, hitzordua hartu behar da udaletxera deituta (943.830346) edo mezu elektronikoaren bidez idazkaritza@orio.eus helbidera.