Herritar ugari Getaria eta Zarautz arteko igeriketa zeharkaldian

Irteera. Igandeko zeharkaldiak jende asko erakarri zuen. /  AMAXKAR
Irteera. Igandeko zeharkaldiak jende asko erakarri zuen. / AMAXKAR

Igeriketarako zaletasuna gora doa Getarian eta asteburuan bi probetan lehiatu dute igerilariek

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Getaria protagonista izan da asteburuan igeriketa zeharkaldiei dagokionez. Bi egunetan, larunbat eta igandean, Zarautz eta Getaria lotzen dituen bi proba burutu dira eta herritar ordezkari-tza zabala izan da bertan.

Aurreko asteburuan ikusi zen getariarrak igerian egiteari afizioa hartu diotela eta I. San Anton Biran partaide asko egon ziren, askok asteburu honetara begira prestaketa gisa hartu zutelarik. Orduan gogoz geratu ziren zeharkaldia bertan behera utzi behar izan bai zen baina oraingoan izena emanda zutenak asetu dute euren gogoa.

Bereziki igandeko zeharkaldian izena eman zuten herritarrek, 40tik gora denera, portutik atera eta Zarauzko hondartzaraino igerian eginaz. Bizkorrenak Iosu Iribar eta Izaskun Alvarez izan ziren. Larunbatean ere Zarautz-Getaria-Zarautz zeharkaldian 10 bat izan ziren.