Borrar
Herriko lokal hutsen hitzarmena sinatu zuten asteartean.

Herriko lokal hutsen poltsa osatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta 13 jabek

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Osteguna, 23 maiatza 2019, 00:46

Comenta

Herriguneetan hutsik dauden lokalak dinamizatzeko eta jarduera ekonomiko berriak sustatzeko helburuz, jarduera ekonomikorik gabeko merkataritza-lokalen udal poltsa bat eratu du udalak. Hain zuzen, astearte goizean sinatu zuten hitzarmena Xabier Arregi alkateak eta oraingoz poltsa horretan izena eman duten herriguneko 13 jabek. Egitasmo hau Udalak herri-komertzioa sustatzeko garatzen duen Usurbil Zabalik programaren barruan kokatzen da, baita Beterri-Buruntzako udalak eskualde mailan garatzen ari diren Guztion Egitasmoaren barruan ere.

Jarduerarik gabeko merkataritza lokalen udal poltsa eratzeko ekimen honen helburua da, batetik, jarduerarik gabeko lokala alokairuan edo salgai jarri nahi duten lokal-jabeek zerbitzu hau erabiltzea, eta, bigarrenik, Usurbilen enpresa proiektu bat garatzeko lokal baten beharra duten ekintzaileei erabilgarri dauden lokalei buruzko informazioa eskaintzea. Ondorioz, hitzarmen honi dagokion lokal hutsen udal-poltsaren proiektuaren hartzaileak lokal hutsen jabeak eta enpresa proiektua duten ekintzaileak dira. Udalak zubi-lanak egingo ditu bien artean eta informazio guztia udalaren webgunean jasoko da. Hau da, informazioa zabaltzeko tresna nagusia webgunea izango da.

Xabier Arregi alkatearen esanetan, udalaren helburu nagusia da gure herrigune eta auzoetako jarduera sozioekonomikoa berreskuratu edota sustatzea, eta tokiko merkataritza eta zerbitzuen eskaintza indartzea.

'Usurbil Zabalik' biniloa

Proiektu honetan parte hartzen duten jabeek konpromisoa hartzen dute udalak emandako 'Usurbil Zabalik' biniloa ipintzeko bere jabetzakoa den lokalean, jendearentzat ikusgarri egoteko moduan. Halaber, 2019ko martxoan egindako lokal hutsen azterketetan jasotako eta webgunean ageriko den informazioari eragiten dion edozein aldaketaz udala informatzea, webgunean ahalik eta informazio eguneratuena izateko helburuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko lokal hutsen poltsa osatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta 13 jabek

Herriko lokal hutsen poltsa osatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta 13 jabek