Herriko jaietako bazkari eta afaritako txartelak salgai egongo dira egunotan

Aizarnazabaldar ugari elkartzen da herri bazkari eta afaritara. /
Aizarnazabaldar ugari elkartzen da herri bazkari eta afaritara.

Joaldunetan eta batukada herritarrean izen emateko epea gaur amaitzen da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIZARNAZABAL.

Poliki-poliki, ikasturte berriarekin batera Samiel jaiak hurbiltzen ari zaizkigu eta Euskal jai egunean, aurten irailaren 21erako prestatzen den paella janerako bazkari txartelak salgai egongo dira Uztarri eta Troxkan datorren 18rarte (10 euro ordaindu beharko dute helduek eta 5 euro 12 urtetik beherako umeek) eta afaritarakoak berriz, aste bete beranduago, 18tik 25era bitartean. Epeak errespetatzeko eskatzen dituzte antolatzaileek, epez kanpo txartelik ez bait da salduko.

Era berean, jaietan joaldunetan parte hartu nahi duten herritarrek gaurko eguna dute azkenengoa hori jakinarazteko udaletxean edota liburutegian, eta berdin batukadan parte hartu nahi dutenek ere, epe eta izen ematea leku berdinean delarik.