Herriko bederatzi dendak hartuko dute parte bihar egingo den Stock Azokan

Herriko plazan kokatuko dituzte beraien dendak herriko merkatariek. / ETXEBERRIA
Herriko plazan kokatuko dituzte beraien dendak herriko merkatariek. / ETXEBERRIA

Arkupe elkarteko merkatariek antolatuta, herriko plazan izango hainbat gauza erosteko aukera da goizeko 10.00etatik 20.00etara

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Arkupe elkarteko merkatariek Stock Azoka egingo dute bihar, herriko plazan jarriko dituztelarik beraien postuak goizeko 10.00etatik aurrera, arratsaldeko 20.00ak bitartean. Uda amaitzeko oraindik falta da, beraz, aukera aparta izan daiteke maukak topatzeko. Stock Azokan parte hartuko duten dendek bederatzi izango dira: Itziar, Berezi, Soia, Mara, Argiñe, Tipi-Tapa, Berezi, Lucia eta Expo. Azoka girotzeko, DJ Aros-ek musika jarriko du eta Balea tabernak pintxoak eta edariak eskainiko ditu.