Costa Urola
Herri kiroletako errekor saiakerak izango dira gaur arratsaldean plazanZabalik dago Crostraining, Zumba eta Musika eta Dantza Eskolako ikastaroetan izena emateko epea
El Diario Vasco
aizarnzabal.
Viernes, 13 de junio 2025, 20:28
Gaur arratsaldeko 18:30etik aurrera herri kiroletako errekor saiakerak egingo dira Aizarnazabalgo plazan. Sarrera librea izango da, eta hauek hartuko dute parte: Estefanía Etxebeste, Joseba Ostolazaren harri-eskolakoa, 100 kiloko Kopa minutu batean jasoaldiak egin beharko ditu; Xabier Aranburu 'Guzta', Xiete harria 5 minutuan; eta Gari Garmendia, 251 kiloko errektangularra hiru minutuan. Aizkolari eta harrijasotzaileek hartuko dute parte jaialdian.
Ikastaroen eskaintza
Ikastaro eskaintza hauek daude Aizarnazabalen: Crostraining Ikastaroa irailetik ekainera eskainiko da, astean bitan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. Parte hartu nahi dutenek 629.716415 (Ruben) telefonora deituta eman dezakete izena.
Zumba klaseak urritik aurrera eskainiko dira Bittorrekin; printzipioz, asteartetan izango dira, 18:00etan. Izena eman nahi duenak 690.288051 telefonora deitu edo WhatsApp bat bidali dezake.
Alaitsu Musika eta Dantza Eskolaren ikasturte berrian izena emateko epea ekainaren 20an amaituko da. Informazio gehiago jasotzeko: alaitsu.musikadantzaeskola@gmail.com edo liburutegia@aizarnazabal.eus.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.