«Herri bizia sustatzen» jarraitu nahi du Errezilgo EH Bilduk

EH Bilduk Errezilen aurkeztuko duen hautes-zerrenda, hurrenez hurren. /  EH BILDU
EH Bilduk Errezilen aurkeztuko duen hautes-zerrenda, hurrenez hurren. / EH BILDU

Koalizioak maiatzaren 26ko hauteskundeetara aurkeztuko duen hautes-zerrenda azaldu du

ELI AIZPURU ERREZIL.

Xebero Agirretxe Arruti da 2015az geroztik alkate Errezilen eta EH Bilduk garraiolari ohiaren aldeko apustua egin du datozen lau urteetarako ere. Izan ere bera izango da zerrenda buru datozen maia-tzaren 26ko udal hauteskundeetarako Errezilen. Horrez gainera, koalizioak gainerako hautes-zerrenda ere azaldu du. Honakoak izango dira, hurrenez hurren: Ane Uzkudun Zubizarreta: administraria eta 2015etik 2019ra Errezilgo zinego-tzia; Ion Ziarsolo Isart, hezitzailea eta azken legealdian zinegotzia; Bittori Otaegi Albeniz, zerbitzaria eta zinego-tzia; Luis Arakistain Onarra, galdarategiko langilea; Eneritz Eizmendi Otaegi, administraria; Koldo Arzallus Amenabar, garraiolaria eta 2015etik 2019ra, zinegotzia; Nekane Zinkunegi Barandiaran, kazetaria eta zinegotzia; Ibai Otaegi Tardits, ikaslea; Maria Jesus Salsamendi Astiasaran, baserritarra ea 2011tik 2015era Errezilgo alkatea izandakoa eta 2015etik 2019ra zinegotzia.

Honela, lantaldearekin eta herritarrekin elkarlanean, «herri bizia sustatzen» segitu nahi du Errezilgo EH Bilduk.

Azken legealdiko balorazioa ere egin du koalizioak. Haien esanetan, Udalaren egoera ekonomikoak baldintzatu izan du azken urteotako udalgintza Errezilen. «Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako plan ekonomikotik irten izanak arnasa eman digu eta oinarrizko zerbitzuak mantentzeaz gain, inbertsio esangura-tsuak egiteko aukera ere izan dugu», azaldu dute.

2011tik 2015erako legealdian herrian aurrera eraman diren proiek-tuak ere azaldu dituzte. Besteak beste, San Martin Herri Eskolan irisgarritasuna bermatzeko igogailua, Akertxoko ludoteka hazi izana eta Borondegiko terrazaren proiektua eraman ahal izan dira aurrera. Hala ere, udaletik egin ahal izan diren inbertsioez gain, «ezinbestekoa izan da herritarrek lanerako eta herri bizitzan eragiteko erakutsi duten borondatea», diote. Horren adibide dira, esaterako, udal jabetzako eraikin batean kokatuta dagoen kiroldegiaren prozesua edota hainbat kultura ekintza.

Kiroldegiaren kasuan, herritarrek inkesta batean adierazitako eskaerari erantzunez jarri zen martxan, eta errezildarren %10etik gora egin dira bertako bazkide. «Eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko konpromisoari eutsi nahi genioke, beraz, aurrerantzean ere».

Kulturari dagokienez, asko eta asko dira herriko elkarteek zein norbanakoek antolatzen dituzten ekintzak, eta horiek sustatu eta areagotzeko «konpromisoa» hartuko dute.

EH Bilduren arabera, Errezil «bizia eta bizigarria» egin nahi da, «herritarrekin elkarlanean».